Gala Graciak ‘Lo que queda de ti’ filma argitaratu du

Huescako zuzendariak bere lehen film luzea, ‘Lo que queda de ti’, estreinatu du. Aita baten heriotza abiapuntutzat hartuta alabaren dolua eraman du kontakizunera.

Image by Michael from Pixabay

Sara Graciak bere lehen filma argitaratu du: ‘Lo que queda de ti’. Bertan, Sara izeneko 25 urteko neska aurkezten digu, piano jotzailea dena; bere ametsak betetzear daude egun batetik bestera. Album berri baten grabaketa du zain New Yorken, baina ezustean Pirinioetara, bere jaioterrira, egin beharko du itzulera aitaren heriotza dela eta. Ahizparekin batera, belaunaldiz belaunaldi igorritako baserria eta artaldea jasoko dituzte oinordetzan. Sarak, ordea, ez dio soilik doluari aurre egin beharko, familiarengandik hainbat urtez urrun egotearen erruntasunaren eta ahizparekin izango dituen talken aurka borrokatu beharko du. 

Graciak, ordea, ez du hutsetik sortutako istorioa. Badu bere autobiografiatik paralelotasuna. 24 urterekin, Graciak aitaren baserria eta artaldea oinordetzan jaso zituen, eta, ahizparekin batera, bakoitzak aitaren galera bere erara borrokatzen zuen bitartean. 

Dolua da film onen funtsa, eta zuzendariak ikuspuntu desberdinetatik jorratzearen hautaketa egin du. Batetik bada gertu ez egotearen errudun sentitzen den alaba; bestetik, ordea, fase hori itxi eta aurrera segitzeko beharra duena. Lantzen dira bertan buruhausteak, negarra eta mina, ardi latxez inguraturik dagoen landa eremu ederrean, baserrian. 

Istorio hau kontatzeak barruak askatzera eraman du zuzendaria, bizitakoa sentimendutik kontatzera. Malagako zinema jaialdian aurkeztu du eta soinu banda onenaren saria eskaini diote. Maiatzaren 16an aurkeztu zuen zinemetan.

Utzi iruzkina