Antzerkia ez da lehia

Lehiak antzerkia neurtu ohi du, baina antzerkia neurtu al daiteke? Antzerkia objetiboki baloratu edo ez; hortxe sortu ohi da eztabaida. Maddi Mitxelenaren arabera antzerki subjetiboa eta gustuen arabrekoa da.

Urtero lez iritsi da Gazteen Antzerki Topaketa, Donostian. Lehenegoa 1981ean egin zen. Urteen ondorioz, lehiaketa hori inguruko taldeen geldileku ezinbestekoa bihurtu da. Maiatza eta ekaina artean hogei talde inguru aurkeztu ohi dira. Epaileek antzezlan, talde artistiko eta taularatze onenari saria ematen diete.

Katezoroko antzerki taldea Donostin.

Topaketak, sariak banatzeaz gain, lan kolektiboa eta antzerkia trasmisio bide gisa erabiltzea sustatzen du. Aktore amateur askorentzat aukera paregabea da beren antzezlana erakusteko, antzoki batean.

Kultura ez dela kirola bezain erakargarria entzun ohi da, eta hori datuetan ikus daiteke. Horren adibide da EAEn egin zen galdetegi bat, non 15 – 29 urte arteko gazteei kirola praktikatzen ote zuten galdetzen zitzaien. Bertan, %52,9ak praktikatzen zutela ondorioztatu zen. Kulturari buruzko galdetegi batean, berriz, %27,82ak kultura diziplina batean parte hartzen zutela irten zen.

Orduan, panorama aztertzean, galdera bat sortzen da buruan: zergatik gazteengan ez da hain erakargarria antzerkia? Olatz Mitxelena, Arte Ederretan lizentziatua eta DBHko irakasleak uste du «badagoela adin tarte bat, piska bat nahastuta daudenak». Akatsa kanpotik datorrela adierazi du, gazteengan asko pentsatzen ez delako eta kultur arloan aukera asko ez daudelako.

Maddi Mitxelena antzezle eta kirolariaren arabera lehia horrek, kirola erakargarri egiten du
gazteentzat. Lehia beti izan da motibazio gehigarri bat. Antzerki topaketa honen helburua, interneten bilatuta, antzerkia sustatzea da argi eta garbi. Hori da aurkitu duten bidea, kulturan lehiakortasuna sartzea.

Argi dago lehia motibazio bat dela, baina ez dago hain argi antzerkia egitea beharrezkoa den edo ez. Maddi Mitxelenak esan du, motibatu egiten zaituela ahalik eta hoberen egitera, «irabazteko aukera daukazulako», baina ez da bera antzerkira apuntatzeko arrazoi nagusia.

Objetibotasuna
Lehia garrantzitsua izan daitekeen arren, kultura subjetiboa da, eta betidanik egon da antzerkia epaitu datekeen inguruko eztabaida. Sofia Martinez antzerkilariak adierazi duenez, «antzerkian badaude arau batzuk» eta horiekin objetiboki epaitu daitekeela esan du. Dena den, antzerkiak subjetiboak diren gauza asko dituela azpimarratu du, eta berarentzat garrantzitsuagoak dira.

Objetiboki epaituko balitz, epaile guztiek emaitza berdinak aterako zituztela aipatu du Martinezek, baina ez da ziurra hori horrela denik. Maddi Mitxelenak esan duenez, epailearen arabera asko aldatzen da antzerkiaren puntuazioa, «subjetiboa» eta «gustuen araberakoa» delako. Olatz Mitxelenak nabarmendu du beti egongo dela objetiboa den zerbait: «Batzuetan denak ados jartzen gara zerbait ona dela esateko».

Beraz, objetiboki eta subjetiboki baloratu daiteke, Baina, baloratu behar da? Antzerkia artea da, baina dena ez da neurtu behar. Eztabaida sortzen da nork erabakitzen duen neurtzeaz hitz egiten denean. Olatz Mitxelenak esan du dirua «denaren atzetik» dagoela eta «horrek mugitzen du gaur egun bizitza». Gainera, Arte Ederretan lizantziatueren ustez «kontsumitzaileak ere joku horretan sartzen dira», eta merkatuarekin batera kultura neurtu behar hori sortzen du.


Arrakasta
Merkatuak presio izugarria jartzen die gainean artistei, beti perfekzioa bilatzera bultzatzen dituztelako. Antzezlan bat ez da ona ez baditu sariak irabazten. Ez bada sold out egiten, ez du ezertarako balio.

Arrakasta norberak markatu behar du, kanpokoen iritziak alde batera utziz. O. Mitxelenaren ustez, zure helburua eta mugak gainditzea da arrakasta. Helburua sariak irabaztea bada, sariak dira arrakastaren ispilu. Baina emaitzarekin gustura egotean, ez da sari bat behar norberaren arrakasta definitzeko.

Sariak onak dira, eta poztasuna ekartzen dute. M. Mitxelenak Gazteen Antzerki Topaketa irabazi zuenean «sentitu nuen gure lana baloratua izan zela» eta «ilusio handia egin zidan irabazteak». Baina horrek ez du esan nahi dena irabaztea denik; batzuetan kulturan parte hartzearekin nahiko dela adierazi du.

Irabazteko parte hartzeak antzerkiari xarma kentzen dio Martinezen arabera, eta berarentzat «helbura ez da inoiz irabaztea izan». Azken honen iritziz, bere taldeak ilusio berdinarekin parte hartzen du lehiaketan: «urtebetez prestatu duzun antzerkia egitearen motibazioa ikaragarria da». Pasioz egiten dute lan, helburua gurasoei erakustea eta jendeak antzerkia ikusten une atsegin bat igarotzea delako.

Baina horretaz bizi behar zarenean ezberdina da. Sarrerak saldu egin behar dituzu, eta diruak askotan zure esentzia galtzea eragiten du. Olatz Mitxelenak argi dauka saldu egin behar denean kontsumitzailearengan pentsatzen sortzen direla antzelanak: «pixka bat gure burua saldu egiten dugu». Maddi Mitxelenak, ordea, argi dauka «zerbait transmititzeko eta publikoari pentsaratzeko helburuarekin» egiten duela antzerkia.

Antzerkia artea eta kultura da, subjetiboa eta era batean objetiboa ere. Disfrutatzeko sortuta dago, eta helburua antzerkia praktikatu bitartean ondo pasatzea da. Ez du diruaz ulertzen, edo ez luke ulertu behar, diruak askotan mugitzen duen arren. Lehiaketak sortzen dira maiz antzerkiak baloratzeko, baina lehia handiena artistek arrakasta eta gosearekin dutena da.

Utzi iruzkina