Ane Villagarcia: «Lehen taldearekin egotean beti konparaketak daude»

Ane Villagarcia Arraun Lagunak klubeko promesa da; lehen taldeko entrenamenduak eta euskal selekzioko esperientziak uztartzen ditu, kirolaren presioari eta erronkei ausardiaz aurre eginez.

Ane Villagarcia Urumeako Ibaiean, Donostia

Ane Villagarcia (2007, Donostia), jubeniletan hasi eta traineru nahiz banku mugikorrean esperientzia pilatu ondoren, aurten jauzi garrantzitsua eman du: Arraun Lagunak-eko talde nagusian entrenatzen ari da, eta Euskal Selekzioarekin estropadetan lehiatu du. Arraunak bizitza erritmo berezi bat eskatzen dio.

Nola hasi zinen kirolean?

Nire aitarengatik hasi nintzen arraunean, lehen surf-a egiten nuen, baina nazkatuta gelditu nintzen, orduan, arrauna probatzeko esan zidan. Hasieran, ez zitzaidan gustatu, aspergarria zen, baino pixkanaka gustatzen joan zitzaidan.

Ba al duzu erreferenterik?

Bai, nire aita, betidanik erakutsi didalako konstantzia eduki behar dela eta nahi duzun hori bilatu behar duzula. Inork ez duela zuregatik egingo.

Nolakoa da zure eguneroko bizitza gazte kirolari bezala?

Goizean-goiz eskolara noa. Eguerdian, bazkaldu eta ostean entrenatzera. Egunaren baitan, korrika egitera edo gimnasiora joaten gara. Entrenamenduak astean sei egunez ditugu, hauetako bakoitzean hiru orduz entrenatuz. Asteburuetan soilik irteten gara uretara. Egunaren amaieran, indarra gelditzen bazait, ikasteko aprobetxatzen dut.

Arraun Lagunak taldea Urumea Ibaiean, Donostia

Nola izan da zure esperientzia euskal selekzioarekin?

Lehenik, proba batzuk egiten dizkizute, ergometro batean, adibidez. Bertatik ateratzen dituzten emaitzekin hautaketa bat egiten dute. Beste egun batean, selekzionatuak Legutianora doazte, Araban, eta hor egunean zehar hiru entrenamendu egiten ditugu,

bote desberdinetan eta talde desberdinetan, hauek azken probak ziren eta hauek egin ostean, behin-betiko emaitzekin, hautatuen behin-betiko zerrenda bidaltzen dute. Lehenengo urtean e Legutianora joan nintzen baino nire pisuagatik ez zidaten hartu. Bigarren urtean, aldiz, hartu zidaten, eta Galiziara joan ginen estropadak egitera.

Lehen taldeko kideekin harremanik ukan duzu? Nolakoa izan da?

Bai, batzuekin beste batzuekin baina gehiago. Batzuk oso lagunak dira eta zerbait gertatzen zaidanean hor daude beti prest laguntzeko edo entzuteko. Beste batzuekin taldekide erlazioa daukat.

Sentitzen duzu presioa batzuetan? Nola kudeatzen duzu? Lesiorik ukan duzu?

Bai, azkenean lehen taldearekin egotean beti konparaketak daude, ez zarelako nahikoa ona sentitzen. Ikasketetako presioarekin bateratzen zait ere. Presioa kudeatzeko, arrauna egiten jarraitzen dut, baino oso agobiatua baldin banago, konfiantzazko norbaitekin hitz egiten dut. Egia da, buelta asko ematen dizkiodala buruari, saiatzen naiz entrenamenduetan burua ez jaten, baina batzuetan asko kostatzen zait.

Presioa sentitzen duzu familia eta lagunengandik?

Ez, alderantziz, askotan laguntzen didate. Adibidez, ni burua jaten ari naizenean beti laguntzen didate, askotan ukan dut pentsamendua arrauna uzteko, lagunekin egoteko eta ezer gehiago ez egiteko, baino beti lagundu izan didate aurrera jarraitzen.


Manex Perez

Utzi iruzkina