Kaleko Urdangak taldeak disko berria aukeztuko du

Datorren larunbatean, ‘Haria Eten Ez Dadin’ diskoa aurkeztuko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Lau abestiz osatutako binilo berria kaleratu du Kaleko Urdangak taldeak Haria eten ez dadin izenpean. Julen Urzaiz soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu da lana Sound of Sirens estudioetan. Tough Ain’t Enough Records zigilupean ikusi du argia lanak.

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskainiko dute kontzertua larunbat honetan diskoaren aurkezpena egiteko. Unidad Alavesa taldea ere izan behar zen Kaleko urdangakoekin batera, baina osasun arazoak direla medio, Arene 6 talde Algortarra eta Laino Beltzak egongo dira azken honen ordez.

Kaleko urdangak taldearen ikuskizuna 40 minutu rock jaialdian otsailaren 15ean


Diskoaren aurkezpenarekin jarraitzeko udan eskainiko dituzten lehenengo bi kontzertuen datak iragarri dituzte. Maiatzak 30, Ekinez jaialdian eta Enaikak 7, Larrabetzuko gaztetxean. Kaleko Urdangak, Bergaran sortutako Oi! eta skinhead rock’n’roll taldea da. 2011. urtean eman zituzten lehen pausoak. Eman Bai! izan zen haien lehenengo lana eta orain argitaratuko duten diskoarekin, hamabigarren lanera heldu dira.


Ehunka kontzertu eskaini ditu taldeak gurean, eta atzerrian ere izan dira kontzertu bira txikietan. Bide horretan, Europako hainbat herrialdetan jo dute (Herbehereak, Ingalaterra, Estatu frantsesa, Alemania, Belgika…). Pasa den urtean Ameriketako Estatu Batuetan zehar izan ziren hamar kontzertu eskainiz; New York, Detroit, Atlanta edo Chicago bezalako hirietan.

Iñigo Martinez

Utzi iruzkina