Autobus batek harrapatu du bizikletan zihoala eta ospitalean hil da hiru egun beranduago.
Erroma / Argazkia: davidecattini
Alicia Guijas Bravo 21 urteko ikasleak bizia galdu du 2025eko otsailaren 25ean Italiako hiriburuan. Medikuntza ikasketak burutzen ari zen Konpostelako Santiagoko Unibertsitatean. Trafiko istripu batek egindako zauriek eragin diote heriotza. Università de Roma-n zebilen ikasketan jarraitzen Europar Batasunak eskainitako Erasmus+ programaren beka bati esker.
Egunero lez, Alicia bizikletan zebilen Italiako hiriburuko kaleetatik, autobus publiko batek harrapatu duenean.
Hain bortitza izan da kolpea, non inpaktuaren eraginez, Alicia lurrera erori den. Kritiko geratu da eta anbulantzia medikalizatu bat etorri behar izan da Erromako ospitale gertuenera iristeko. Bertan, garun-heriotzean geratu da hainbat makinatara konektaturik, bizitza artifiziala izanez. Otsailaren 27an, arratsalde partean, medikuek heriotza berretsi dute.
Berria jakin bezain pronto, Guijas-Bravo familiak hegaldi bat hartu du Galizitik Erromaraino, alabaren ondoan egoteko. Familiak gorpuak bidaiatzeko tramiteak egiten ibili da, Alicia ahalik eta azkarren etxera eramateko.
Heriotza honek eragin sakona izan du Galiziako Boiro herriko herritarren artean. Alicia oso gazte ezaguna zen herrian, besteak beste bere aita herriko Albatariko bazkide delako. Unibertsitateak ere, doluminak eman dizkie familia eta ikaskideei.