Bere ibilbidean zehar ikastolen mugimenduan lan egiten aritu da, ikastola batean irakasle izatetik, Ikastolen Elkarteko hezkuntza zuzendari izatera. Egin dituen lanen artean, Ikastolen Elkarteko hezkuntzaren oinarriak jasotzen dituen “Bazatoz?” liburua idatzi du.
Zigo Ibarzabal Ikastolen Elkarteko bulegoan. 2025eko maiatzaren 21ean, Donostian.
Zigor Ibarzabal (Oñati, 1979) irakaskuntza eta hezkuntza munduan murgilduta ibili da beti. Mondragon unibertsitatean irakaskuntzako ikasketak egin ondoren, ikastolen elkarteko mugimenduan murgilduta egon da. Oñatiko (Gipuzkoa) Txantxiku Ikastolan irakasle izatetik, Ikastolen Elkarteko hezkuntza zuzendaria izateraino.
Zein izan da zure bizitzan zehar euskararekin eduki duzun harremana? Zein paper izan du zure bizitzan? Gaur egun zertarako erabiltzen duzu?
Euskarak sekulako garrantzia eduki du nire bizitzan. Nire ama hizkuntza da, eta euskaraz bizi den pertsona pribilegiatu horietako bat naiz. Euskaraz bizi ahal izateko, testuingurua garrantzitsua izan da, Oñati euskararen arnasgune den heinean, bizitza euskaldun bat izatea errazagoa delako. Balore eta nortasun ezaugarriak partekatzen dituen komunitate bateko kide izateko aukera eman dit euskarak. Komunitate honen parte izateak militantzia eta auzolana bezalako ardurak suposatzen ditu, eta hauetan ere lanean aritu naiz bizitzako esparru pertsonalean eta profesionalean.
Ikastolen elkartean murgilduta egon naiz betidanik. Lehenik Oñatiko Txantxiku Ikastolan jardun nuen irakasle bezala. Geroago, ardura postuetan ere aritu nintzen lanean, lehenengo hezkuntzako arduradun bezala eta beranduago ikastolako zuzendari bezala. Bertatik ikastolen elkartera pasatu nintzen. Bertan, hezkuntza zuzendari lanetan nabil.
Ikastolen Elkarteak euskararekin lotura du? Ikastolen Elkartea euskararentzat garrantzitsua dela uste duzu? Zergatik?
Euskara eta Ikastolen Elkartearen mugimendua guztiz lotuak doazen bi ideia dira. Ez dut euskararen egoera imajinatzen ikastolen mugimendua egongo ez balitz. Alderantziz ere, Ikastolen Elkartea mugimendua euskara gabe ezinezkoa izango zen. Menpekotasun osasuntsua dago bien artean, beraz, ezinbestekoa da ikastolen elkartea euskararen sustapenerako.Ikastolen elkartean bilatzen den ikasle euskaldunaren ereduak indar handia du, gaur egun euskarak jasaten duen borroka soziolinguistikoaren alde egiteko ezinbestekoa baita jendea euskalduntzea eta euskararekiko kontzientzia piztea.
Gaur egun Ikastolen Elkarteari dagokionean, euskararen lanketarenbat egiten da? Zein lanketa? Zein helbururekin?
Ikastolen Elkartea etengabe ari da euskararen aldeko proiektuetan lanean, Arikala da gaur egun lantzen hari garen proiektuetako bat. Proiektu hau HUHEZI eta Euskaltzaindiarekin elkarlanean hari gara gauzatzen. Hizkuntza ez formalaren lanketa batean oinarritzen da. Ikerketa horrek aisialdi eta eremu formalean, hizkuntza informala duen erabilea ikertzen du. Ikerketa oraindik amaitu gabe dagoenez ez daukagu emaitza zehatzik, baina iraganean zeregin asko sortuko dituen ikerketa bat izango dela uste dugu.
Iparraldean eta Nafarroan euskara bultzatzeko ikastolak beharrezkoak direla uste duzu? zer dakizu hauen inguruan?
Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian dagoen egoeran ere ikastolen elkarteak sekulako garrantzia du. Euskal Herria zabalean Ikastolen Elkarteak sekulako indarra eduki du, bai Nafarroan dauden 15 ikastolak eta bai Iparraldean dauden 38ak. Ikastola hauek estrategikoak dira euskararen mantentzean. Tamalez, lurralde hauetan dagoen hizkuntza zapalkuntza handiagoa da, eta ikastolak horretan gakoak dira. Frantziar gobernuak duen zentralizazio joeraren ondorioz Ikastolen Elkartearentzako proiektuak bertan gauzatzea askoz zailagoa da. Ahalegin handiagoa suposatzen du. Euskal hezkuntza sistema egonkor bat lortzea da gure helburuetako bat eta horretarako bertan egiten ari garen lanak ikaragarriak dira, oraindik bide luzea geratzen den arren.
Zigo Ibarzabal “Bazatoz?” liburuarekin.2025eko maiatzaren 21ean, Donostian.
Zer helbururekin idatzi idatzi zenuen “Bazatoz?” liburua? Zer suposatu du euskal hezkuntzarako?
“Bazatoz?” liburua 2023an argitaratu genuen Amaia Antero (Intxausti, 1973), Amaia Artolazabal, Esther Garaialdek eta nik. Berrikuntza eta eraldaketa Euskal Herrira nola ekarri aztertzen ari ginen, euskal testuingurura egokitu ahal izateko beste hainbat tokietako lanak. Liburu honekin Euskal Herriko ikastola guztien ideal eta helburuak bateratzen duen liburu bat sortzea nahi genuen.
Liburu honek bi eremu lantzen ditu. Batetik, ikastolen eredua eta ikastola mugimenduaren inguruan aritzen da. Bestetik, eremu pedagogikoa lantzen du gehiago, ikastola ereduak hezkuntza ulertzeko duen moduaz. Liburu horren arrakastaren inguruan hitz egitea ur-handitan sartzea den arren, ikastetxe desberdinetatik jaso ditugun mezuak onuragarriak izan dira. Liburu horrek adierazten duen ikasle eredua, Euskal Herriko 118 ikastoletan partekatzen da.