ChatGPT hezkuntzarako baliabide indartsu eta berritzailea izan daiteke, ikaskuntza pertsonalizatua eta informazio eskuragarritasuna sustatuz; hala ere, erabilera desegokiak eta prestakuntza faltak ikaskuntza prozesuan kalte nabarmenak eragin ditzakete.
Psikologo eta neuropsikologoa da Nahia Arzelus. Bere ikuspegi profesionaletik, garapen kognitibo eta emozionala oinarri hartuta, festetan hasteko adinaz, lagunartearen eraginaz eta familiaren zereginaz aritu da. Autonomia eta ongizatea eskutik helduta joan behar dutela nabarmendu du, eta oreka hori bilatzea dela gakoa.
Pantailen erabilera neurriz kanpo hedatu da gazteen artean, eta horrek ondorio nabarmenak eragiten ditu ikasketetan, osasunean eta harreman pertsonaletan. Egoera kezkagarri honen inguruan hausnartu dute lau ikuspegitatik: psikologo batek, irakasle batek, guraso batek eta gazte batek, bakoitzak bere esperientziaren argitik aztertuta.
Festaren zarataren atzean, beldurraren isilpeko ahotsak daude ezkutuan. Ainara Urteaga Idiazabalgo talde feministako kideak argi adierazi du: «Emakumeak ez lirateke entrenatu behar erasoengandik babesteko. Gizonak hezi behar dira ez erasotzeko».
Albina Stardustek, sare sozialetan euskarazko edukiak partekatzen duen drag artistak, sareetan dauden arazoak eta haren bizipenak mahai gainean utzi ditu. «Sareetan ez bazara normatiboa, jai daukazu»