“La Liga” urdin-gorria da

Bartzelona Futbol Taldeak La Liga EA Sports titulua irabazi zuen RCD Espanyol 2-0 irabazita RCDE Stadium zelaian.

Joan Camper kirol hiriko sarrera. Wikimedia

Talde Katalana nagusitu zen azken partidan klubaren historiako 28. “La Liga” titulua lortuaz. Denboraldiko 36. jardunaldiari dagokion partida, nahiko bateratua izan zen bigarren zatira bitarte. Partida erditik aurrera, aldiz, tentsioa nabarmen hareagotu zen.

Lamine Yamalek, Barçako izar gazteak, markagailua ireki zuen 53. minutuan, talde jokaldi bikain baten ostean. Azken minutuetan, Fermin Lopezek 0-2koarekin osatu zuen partida, garaipena ziurtatuz eta jokalari eta teknikoen arteko ospakizuna ahalbidetuz. 

Partidako estatistikek diotenez, %75eko asistentzia jabetzarekin nagusitu zen Bartzelona partidan zehar, jokoaren erabateko kontrola erakutsiaz. Leandro Cabreraren kanporaketak 80. minutuan jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen Espanyol taldea, eta horrek are gehiago erraztu du Hansi Flickek (FC barcelonako entrenatzailea) zuzentzen duen taldearen lana. Garaipen honekin, Barçak, azken urteetako ligako bigarren titulua irabazi eta Espainiako futboleko elitera itzuli da. Ospakizuna Bartzelonako kaleetara zabaldu zen, zeintzuetan zaleak txapeldunen zain zeuden. Bestetik, Espanyolek Lehen Mailan jarraitzeko borrokan jarraitzen du, “Periko”-entzat denboraldi zaila den honetan.

Mikel Ortiz de Mendibil

Utzi iruzkina