Giharretan pausatuta dagoen ametsa

Kirolari gazte askok ahalik eta errendimendu onena eman nahi dute entrenamendu eta lehiaketetan, baina horrek lesio arrisku handiak ekar ditzake.

Benda eta gasak. Mikel Ortiz de Mendibil

Kirola gero eta modu intentsiboagoan praktikatzen duten gazteen artean, lesioak gero eta ohikoagoak dira. Lesioek kirolarien egunerokotasuna baldintzatzeaz gain, euren bizitza sozialean eta emozionalean eragina dute.

Gimnasioan entrenatzearen arriskuak

Bestalde, gimnasioak beste arrisku mota batzuk dakartza, bereziki bakoitzak bere kabuz entrenatzen badu, hau da, entrenatzaile profesional baten laguntzarik gabe. Elurrek aitortu duenez, «egun guztiz arrunta zen, gimnasioan nengoen eta bankuko press ariketa egiten ari nintzen, beti erabiltzen dudana baino pisu gehiago erabiltzea erabaki nuen, nire mugak non zeuden jakiteko». Horixe bururatu zitzaion gazte horri, baliteke sare sozialetan ikusten zituen pisu markek bera bultzatu izana gehiegizko esfortzua egitera, nahiz eta batzuetan ezinezko erronkak diren. Kasu honetan, entrenamentu gehiago behar zuen horrelako pisuak altxatu ahal izateko. «Sorbaldako lesio serioa izan nuen, nahiko gogorra izan zen; izan ere, gimnasiotik eta besoekin lotutako ariketetatik bost hilabetez aldendu ninduen». Adierazi duen bezala, lesio gogorra izan da eta, errekuperazio luzea behar duenez, oraindik ere bere burua zaindu behar du. Ildo horretatik, fisio baten kontsultara joaten da astean behin eta, ariketa fisikoa egitekotan, oso kontuz ibili behar izaten da. Alde horretatik, honelako kirol espazioetako lesioen artean ohikoenetarikoa da gazteen artean, Elurrek kontatutakoarekin bat pisu gehiegirekin entrenatzearen ondorio zuzena delako.

Kontaktuko kirolean ere adi

Orain arte aipatutako kirolek publiko zabala dute, hau da, oso ohikoak dira kirolarien artean eta denon ezagunak, baina nola funtzionatzen du kontaktuko kirol baten kirolariaren buruak? Kasu honetan, Aitor dugu, jiujitsu kirola egiten duena. Pertsona askok kirol arriskututzat hartzen omen dute. Ildo horretatik, Aitorrek adierazi du «jiujitsu berez ez da arriskutsua; hala ere, arriskua zure kontrakoen edo kideen helburua izan ahal da. Kontuz ibili beharra dago, eta aurrean duzuna ondo ezagutu». Hori jakinda, bere kideei buruz honako hau azaldu du: «Kirola gogorra den arren, oso harreman ona dut beraiekin». Edonola ere, esperientzia txarrak ere izan ditu kirol honetan, eta gogoratu du «kirol honetako nire lesiorik handiena saihets-hezurretan izan zen, entrenatzen ari nintzela nire kideak lurrera bota ninduen, eta bere pisua nire saihetsen gainean erori zen. Izugarrizko kolpea hartu nuen, eta oso mingarria izan zen». Badirudi haren errua ez zela izan, baina gaur egun desberdina izango litzatekeela pentsatzen du eta adierazi du «momentu horietan hasi berria nintzen, ez nekizkien hori ekiditeko pausoak. Harrezkero asko ikasi dut, berriro ez gertatzea espero dut».

Aipatutako hiru kasuek erakusten dute futbolean beroketa faltak, gimnasioan teknika oker edo gehiegizko pisuak, eta kirol kontaktuetan arauak ez betetzeak gazteen lesioen iturri nagusiak direla. Beraz, prebentzioak ezinbesteko papera du kirolari berrien garapenean, hau da, beren gorputzaren ezagutzak, beroketa prozesu zuzenak, pisu egokiko lan-programak eta kontaktu-teknika egokiak barne hartu behar ditu. Horren bidez, Aimar, Elur eta Aitor bezalako gazteek euren bizitza kirolari dedikatu ahal izango diote kalte handirik gabe, osasuna eta errendimendua orekatuz.

Aipatutako hiru kasuek erakusten dute futbolean beroketa faltak, gimnasioan teknika oker edo gehiegizko pisuak, eta kirol kontaktuetan arauak ez betetzeak gazteen lesioen iturri nagusiak direla. Beraz, prebentzioak ezinbesteko papera du kirolari berrien garapenean, hau da, beren gorputzaren ezagutzak, beroketa prozesu zuzenak, pisu egokiko lan-programak eta kontaktu-teknika egokiak barne hartu behar ditu. Horren bidez, Aimar, Elur eta Aitor bezalako gazteek euren bizitza kirolari dedikatu ahal izango diote kalte handirik gabe, osasuna eta errendimendua orekatuz.

Kirol-guneetan, kirolari berriei hastapenetik bertatik azaldu behar zaie nola egin beroketa zuzen bat, arazo fisikoak nola saihestu eta nola errespetatu behar dituzten euren mugak. Horretarako, entrenatzaileek eta kirolariek aliantza sendoa osatu behar dute, gazteen erritmo biologikoa eta psikologikoa kontuan hartuta. Aimarren esperientzian, beroketa egokiaren garrantzia nabarmentzen da. Bestalde, Elurren kasuak gogorarazten digu gimnasioan pisu handiagoak altxatzea ezin dela proba hutsa izan; teknikak zaindu behar dira, sare sozialek ezarritako presioen gainetik. Aitorren testigantzak, berriz, kontaktuko kiroletan egoera arriskutsuetan nola jokatu adierazten digu: erritmoa eta indarra kontrolpean edukiz, kidearen mugimenduak aurreikusita eta haietatik babestuta.

Azken finean, gazteek badakizkite kirola modu seguruan praktikatzeko oinarriak: beroketa egokia, ariketa-plan pertsonalizatua, teknika zuzena eta arreta. Kirolaren bidetik osasuntsu bizitzeko aukera dago, baina inolaz ere ez da baztertu behar arrisku guztiak kontrolatzeko prestaketa eta adituen gidaritza. Aimar, Elur eta Aitor bezalako gazteen esperientziek balio dute gogoeta sakon bat egiteko: prebentzioa ezin da baztertu, kirola bizitzeko estilo bat bihurtu nahi badugu.

Mikel Ortiz de Mendibil

Utzi iruzkina