Espainiak, Frantziak eta Greziak adingabeentzat sare sozialen erabilera mugatzeko proposamena aurkeztu dute, Bruselan. Helburua gutxieneko adin bateratua ezartzea eta erabiltzaileen adina egiaztatzeko mekanismoak sortzea da.
Gaur gaun gehien erabiltzen diren sare sozialak, Izadi Orobengoa
Sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina ezarri nahi dute Europa osoan. Espainia, Frantzia eta Greziak elkarrekin aurkeztu dute proposamena, datorren ekainaren 6an Luxenburgon egingo den bilera baten atarian. Hiru herrialdeek dagoeneko neurriak hartu dituzte. Espainiak 16 urtera igo nahi du sare sozialetan kontu bat izateko adina. Frantziak helduentzako edukiak dituzten webguneei adina egiaztatzeko eskatu die, eta Emmanuel Macronek mugikorren erabilera mugatu nahi du 11 urte baino gazteagoak direnentzat. Greziak, berriz, gurasoei zuzendutako kanpainak abiatu ditu.
Hiru herrialdeek sistema eraginkorrak nahi dituzte erabiltzaileen benetako adina egiaztatzeko. Gainera, gurasoentzako kontrol tresnak derrigorrezko bihurtu nahi dituzte internetera konektatzen diren gailu guztietan. Sare sozialen diseinuetan ere aldaketak nahi dituzte: bideo automatikoak eta profil pertsonalizatuak gutxitzea proposatu dute, besteak beste.
Ministroek, adierazi dute teknologiaren erabilera kriminalizatu nahi ez dutela. «Komunikazioa, sormena edo ikaskuntza bide berriak eskaintzen dituzte sareek». Baina ohartarazi dute plataforma digitalek erabiltzaileen arreta harrapatzeko estrategiak erabiltzen dituztela, eta horrek bereziki haurrei eragiten diela.
Hiru herrialdeek dagoeneko neurriak hartu dituzte. Espainiak 16 urtera igo nahi du sare sozialetan kontua izateko adina. Frantziak helduentzako edukiak dituzten webguneei adina egiaztatzeko eskatu die, eta Emmanuel Macronek mugikorren erabilera mugatu nahi du 11 urte baino gutxiagokoentzat. Greziak, berriz, gurasoei zuzendutako kanpainak abiatu ditu.
Europako Batzordeak ere lanean jarraitzen du: adina egiaztatzeko aplikazio bat prestatzen ari da Europar Batasun osoan erabiltzeko. Proposamen hauek aurrera egingo balute, sare sozialen erabilera oso bestelakoa bihur liteke gazteentzat.