Etxebizitzaren salmentak gora egin du lehen hiruhilekoan, Espainian

183.000 etxebizitza baino gehiago saldu dira urtarriletik martxora bitartean. Hau 2007tik izan den gorakadarik handiena da

Bilbo, etxebizitza Amerikarrak. CC

2025eko urtarrila eta martxoa bitartean, 183.000 etxebizitza baino gehiago saldu ziren Espainian. 2007tik gertatzen ez zen lorpen esanguratsua da. Martxoan 62.800 salmentatik gora egin ziren, iazko martxoko salmenten aldean %40,6ko hazkundea gaindituz. Horrek aurrerapen handia erakusten du higiezinen merkatuan.

Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) informazioaren arabera, susperraldi hori 2024ko urritik hona nabarmenena izan da. Etxebizitza berrien prezioa %64,2 hazi da, eta lehendik zeudenak %34,8. Horrek erakusten du jendea ondasun desberdinak erosteko zailtasunak, eta beraz jarduera murriztua dagoela sektorean. 

%8a babeserako gordeta dago. Hala ere, bizitzeko leku seguru bat aurkitzea zaila eta arraroa izaten jarraitzen du gehien behar dutenentzat. Zenbaki hauek esanahi bat dute; bertakoentzat eta kanpokoentzat zaila dela etxebizitza duin bat lortzea. Prezioen igoerak lehertu daitekeen burbuila bat adieraz dezake. 

Saltzen diren etxebizitza gehienak garestiak eta babesik gabekoak dira. Horrek egoera zaildu dezake jende askorentzat, batez ere gazteentzat eta diru-sarrera baxuko familientzat. 

Besterik gabe, merkatua oso aktiboa da, baina oraindik ere zaila da jende askorentzat etxebizitza bat lortzea. Etxebizitza erostea ez da gutxi batzuentzat pribilegio bat izan behar, denek goza dezaketen eskubidea baizik.

Josu Zubia.

Utzi iruzkina