Azken 2 urteetan HABE azterketen matrikulazioak gorakada nabarmena izan du, datu esanguratsua izan da euskalgintzarentzat.
HABE azterketa, BEC, Barakaldo.
Euskal HABE azterketetan 17 mila pertsonak baino gehiagok eman dute izena aurten. Aurreko urtean baino % 6,14 gehiagok eta orain dela 2 urte baino % 17 gehiagok. Matrikulazioak ere % 20 igo dira A1 aztereketan eta % 70 C1 azterketan.
Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politikako sailburu den Ibone Bengoetxeak eman ditu datu horiek. Igoera hau, euskara ikastera bultzatzen duten laguntzei esker gertatu dela, eta gizarteak euskararekiko duen interesa azpimaratu du. Horrelako hobekuntzak, gizarte euskaldunago bat izateko bidea irekitzen dutela adierazi du.
Aurreko urtean baino 1000 azterketa gehiago egin direla zehaztu du, eta horietatik erdiak, euskaltegietatik joanak. C1 eta B2 mailetan egon den igoera nabarmendu beharra dago. Azken bost urteetan 42 mila pertsona inguruk 18 milioi euro baino gehiagoko laguntzak jaso dituzte euskara ikasteko.
Azkenik, aipatu beharra dago Eusko Jaurlaritzak A1 mailako ikasgeletan inbertsio handia egin duela euskara ez dakitenei ikastera erakartzeko. Arrakastatsua izan da, % 20 igo baita maila horretako matrikulazioa. Garrantzitsua da hori euskal komunitatea handitzeko eta denona den hizkuntza jende gehiagok ezagutzeko.