Emakume bat epaituko dute Bilbon, kale saltzaile bat defendatzeagatik

2023ko udan Bilboko poliziak mantero bat identifikatu zuen hirigunean. Emakume batek esku hartu zuen identifikazio horren aurrean. Orain, fiskaltzak 4.000 euroko isuna eta urtebeteko kartzela zigorra ezarri nahi dizkio.

Manteroen aldeko manifestazio bat (CC AranZazu/ Uriola.eus)

Bilboko poliziak egindako kale saltzaile baten identifikazio baten aurrean, kaleko saltzailearen identifikazioa oztopatu zuen emakumeak. Tentsio momentuak egon ziren, eta gertakizun horiek direla medio, urtebeteko kartzela zigorra eta 4.000 euroko isuna ezarri nahi dizkio fiskaltzak emakumeari.

Gertakariak Bilbon hartu zuen lekua, Kale Nagusian, 2023ko abuztuaren 9an. Udaltzainak kale saltzaile bat identifikatzen ari ziren, eta inguruan zegoen emakume batek esku hartu zuen: polizien jarrera oldarkorra salatu zuen saltzailearen alde eginez. Horren aurrean poliziaren erantzuna emakumea atxilotzea izan zen.

Orain, epaitegira eramango dute. Fiskaltzak urtebeteko kartzela zigorra eskatzen du berarentzako, eta udaltzainek, akusazio partikular gisa, hiru urtekoa. Lesioak eta agintaritzaren aurkako atentatua egozten dizkiote, zigor ekonomiko eta penalekin batera.

Dena den, gertakariak jasotzen dituen bideo batek hori guztia zalantzan jartzen du. Bertan emakumea poliziei protesta egiten ikus daiteke, baina ez da biolentziarik ikusten; ez ukondokadarik, ez kolperik. Akusatuak poliziari indarkeria erabiltzea leporatzen dio, eta salatzaileek diotenez, udaltzain batek ospitalera joan behar izan zuen jasandako kolpe baten ondorioz.

Ertzaintzaren sindikatuak, biharamunean, ohar publiko bat zabaldu zuen, gertatutakoa salatuz: udaltzain bat erasotua izan zela esanez “araudia betez bere lana egiten zuen bitartean”.

Dena den, gertakariaren inguruko ikuspegi ofiziala ez dator bat bideoak erakusten duenarekin. Ikus-entzunezko horrek eta gertakariaren testuinguruak zalantzan jartzen dute emakumearen aurkako zigor eskaera.

Epaiketa ekainaren hiruan egingo da, Bilboko Zigor Arloko hirugarren epaitegian. Haren aldeko elkartasun mezuak eta babes adierazpenak zabaldu dira sare sozialetan eta hainbat kolektiboren aldetik.

Yara Larrea

Utzi iruzkina