ChatGPT hezkuntzarako baliabide indartsu eta berritzailea izan daiteke, ikaskuntza pertsonalizatua eta informazio eskuragarritasuna sustatuz; hala ere, erabilera desegokiak eta prestakuntza faltak ikaskuntza prozesuan kalte nabarmenak eragin ditzakete.

ChatGPT gero eta presenteago dago hezkuntzan, eta horrek aukera eta arrisku berriak jarri ditu mahai gainean. Roberto Raton, Isabel I. Unibertsitateko Pedagogia graduan irakaslea eta Psikologoa (Basauri, 1976) gai honen inguruan hausnartu du. Bere esperientziatik abiatuta, ChatGPTren erabilera desegokiak ikasleengan izan ditzakeen ondorioak aztertu ditu. Horren aurrean irakasleek prestakuntza beharra dutela ere identifikatu du. Bere iritziz, ChatGPT bezalako tresnek «balio handia» izan dezakete ikasterako garaian, baldin eta modu arduratsuan eta kontzientean erabiltzen badira.
Zure ustez, ChatGPT ikaskuntzarako tresna erabilgarria izan daiteke, ala mehatxu bat da hezkuntzarentzat?
Biak izan daitezke, gaizki erabiliz gero, mehatxu bat da. Momentuz, batez ere hizkuntza arloan, ikasleek oso gaizki erabiltzen ari dira. Nire ustez, hainbesteko erabilerak irakasleen gaiari buruzko formakuntza eza eta ikasleen alferkeria agerian uzten ditu. Ikasleek ez dakite tresna hori ondo erabiltzen, askok ez dute informazioaren fidagarritasuna aztertzen eta horrek arazoak ekar ditzake. Ondorioz, haiek kopiatu eta gaizki erabiltzen dute. Irakasle moduan, gure ardura ikasleen gaitasun digital kritikoa garatzea da. Baina, horretarako, guk geuk ere formatu beharra dugu ondo ulertzeko. Hala ere, ondo erabilita, oso tresna baliotsua izan daiteke.
Adimen artifizialaren erabilerak ikasleen originaltasuna edo ahalegina murrizten duela uste duzu?
Originaltasuna ez dago tresna jakin baten erabileran oinarrituta, hala nola ChatGPT erabileran. Horren ordez, originaltasuna ikasleak edo irakasleak egiten duen proposamenean, informazioa nola antolatzen duen eta arazoari nola heltzen dion dago. Azkenean, originaltasuna tresna erabiltzeko moduak baldintzatzen eta markatzen du.
Uste duzu unibertsitatean neurriak hartu beharko lituzketela, zure lana aldatu egin dela kontuan hartuta?
Nik unibertsitatean irakasle bezela lan egiten dudala, neurriak hartzen ditugula esan dezaket. Momentuz, neurrien artean, Turnitin tresna erabiltzen dugu. Tresna hau, ikasleek kopiatu edo adimen artifiziala erabili duten ikusteko balio du. Zentzurik badago, beste irakasleei jakinarazten diegu, eta ikasleei berriro gauza bera eginez gero nota txarra izango dutela ohartarazten zaie. Lanen ebaluazioa ez da testuan oinarritzen soilik, prozesua ere baloraten dugu.
«Tresna hau primeran erabil daiteke, informazio baliotsua ematen duelako, hala ere horretarako nola erabiltzen jakitea ezin bestekoa da. Momentuz, ikasleek ez dakite erabiltzen eta guk, irakasleok orokorrean, ere ez»
Roberto Raton, Isabel I. Unibertsitateko irakaslea eta Psikologoa.