«Aholkuak eman eta muga batzuk ezartzea beharrezkoa da»
Psikologo eta neuropsikologoa da Nahia Arzelus. Bere ikuspegi profesionaletik, garapen kognitibo eta emozionala oinarri hartuta, festetan hasteko adinaz, lagunartearen eraginaz eta familiaren zereginaz aritu da. Autonomia eta ongizatea eskutik helduta joan behar dutela nabarmendu du, eta oreka hori bilatzea dela gakoa.