Sahararen ahotsa, oroimena eta gatazka isildua 

Saharar herria gatazken, erresistentziaren eta itxaropenaren lekuko da. Denbora luzez, haren lurraldea zein identitatea defendatzeko ahaleginak egin ditu. Herri honek etengabeko borroka bati egin behar izan dio aurre.  Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditu zuenetik, Saharar herriak erbesteratzea, isiltasuna eta zapalkuntza pairatu behar izan ditu. Mila lagunek baino gehiagok utzi behar izan dute euren lurra, Hassed Namohamed … Gehiago irakurri

Juan Uriarte: «Esteroide anabolikoak beste droga guztiak baino gehiago kontsumitzen dira»

Elikadura nahasmenduetan aditu Juan Uriarte psikologoak azaldu du gimnasiora joaten diren gizon gehienek esteroide anabolikoak kontsumitzen dituztela. Horrek ondorio larriak izan ditzake: depresioa, gaixotasun kardiobaskularrak eta baita heriotza ere. Juan Uriarte psikologoaren (Irun, 1992) arabera, estetikaren presio sozialak eta sare sozialetan agertzen diren gorputz idealek bigorexia nahasmendua areagotu dute. Giharrak handitzearen obsesioa idealizatu egin da, … Gehiago irakurri

Oreka sokaren ertzean

Haurtzaroko oroitzapenetan zirkuak lilura eragiten du, baina horren atzeko lanaren gordintasuna gutxitan ikusten dela aitortu dute artistek. Ordu luzez entrenatzen dute eta autoexijentzia muturrera eramatea ere gertatzen da osasun mentalean eraginez. Karpa jendez beterik dago eta isiltasuna nabari da. Alde batetik bestera doan soka bat dago zintzilik eta horren ertz batean, artista bat dago urduritasunez … Gehiago irakurri

Mireia Agirre: «Traumen intentsitatea da garrantzia daukana»

Hainbat psikologok, Mireia Agirre tartean, uste dute gaur egun gazteek helduek baino terapia gehiago behar dutela txikitatik izaten dituzten traumen ondorioz. Mireia Agirrek (Azpeitia, 1992) psikologo bezala egiten du lan Harremanak elkartean. Bere egunerokotasuna kontsultan egiten du baina hortaz gain hezkuntzan ere aritzen da nerabeekin saioak eskaintzen osasun mentalaren inguruan. Jadanik 9 urte daramatza kontsultan … Gehiago irakurri