Euskara eta umorea: ertz bateragarriak
Euskararen presentzia umoregintzan zalantzan jarri da zenbaitetan. Garai desberdinetara egokitzea zaila da, eta euskararentzat ere ez da gutxiago izan. «Umoregintza aldaketa prozesu etengabean dago, umoregile berriak plazaratzen ari dira, eta Euskal Herriak eredu berri bat du esku artean». Hala ere, etengabeko borroka bat dago hizkuntzen botere harreman horretan eta aztertzaileek zehaztu dutenez, «denen ardura da euskara esparru berrietara eramatea».