Haurrak teknologiaren atzaparretan

Gazteak sare sozialak begiratzen, Izadi Orobengoa
Gazteen artean gaur egun dauden sare sozial nagusiak, Izadi Orobengoa

Gonzalez psikologoak azaldu du pantailen auzia ez dela debekuan oinarritu behar, baizik eta gazteei tresnak eskaintzean erabilera arduratsua egin dezaten. Bere ustetan, funtsezkoa da familia giroan elkarrekiko konfiantza eraikitzea eta adinaren araberako arauak ezartzea. Ikastetxeek hezkuntza digitala curriculumean txertatzea ere beharrezkoa dela esan du, ikasleen pentsamendu kritikoa eta autoerregulazioa garatzeko. Baina bere hitzetan, ez dira erantzukizuna duten bakarrak, teknologia-etxeek ere badute erantzukizuna: «Eduki arduratsuagoa, muga-tresnak eta sentsibilizazio-kanpainak eskaini behar dituzte». Beraz, adituaren ustez, elkarlanaren bitartez lor daiteke teknologiaren erabilera arduratsu eta egokia sustatzea.

Izadi Orobengoa

Utzi iruzkina