Amatasuna gero eta dibertsitate gehiago duen gaia da, baina denboraren poderioz gero eta anitzagoa da. Hiru belaunaldiek erakusten dute ama izateari lotutako baldintzak, eskubideak eta esperientziak nola garatu diren.
Olatz Arcaus, argazkian agertzen den emakumea, 20225eko maiatza
Duela hirurogei urte Euskal Herriko emakume gehienak amak ziren, gizarteak hala adierazten zuelako. Baliabide gutxirekin gelditu ziren, sistema medikutik kanpo eta ia erakundeen laguntzarik gabe. Denboraren poderioz, amatasuna aldatu egin da. Orain aukera askeagoa eta anitzagoa da: aurrerapen medikoengatik, eskubide berriengaik eta bestelako familia-ereduengatik.
Pilarrek dionez, laguntza familia eta auzokoen sare informaletatik jasotzen zen. Estatuak ia ez du eskaintzen baliabiderik ama izateko. Emakumeek paper pasiboa zuten haien gorputzetan gertatzen zenari buruzko erabakietan parte hartu gabe. Amatasuna betebehar moral eta erlijioso moduan ulertzen zen.
Bikotearen rola ia anekdotikoa zen: aitei ez zitzaien erditze-gelara sartzen uzten eta seme-alaben hazkuntza emakumeen esku geratzen zen soilik. Senarraren papera oso sinplea zen: etxera dirua eramatea eta familia mantentzea. Zaintzaile postutik urrun geratuz.
Aldazek, bere sexu berdineko pertsonentzat lan-merkatura sartzea oso lan zaila zela adierazten du. Lana lortuz ezkero, oso zaila zen mantentzea. Langileak haurdun geratzen baldin baziren, lana galdu ohi zuten, eta lau arrazoiengatik bakarrik berreskuratu zezaketen: senarretaz banatzen baldin baziren, haien bikotea paralitikoa geratzen bazen, alargun geratzen baldin baziren edo senarrak lana galtzen baldin bazuen.
Aukera berriak proposatzen hasi ziren, eta denborarekin, gizartea eta emakumeen rola aldatzen hasi zen. Silvia Posiego 1990eko hamarkadan bihurtutako amak zuzenean bizi izan zuen: «Demokratizazioaren eraginez eta feminismoaren olatu berriarekin, haurdunaldia ez zen jada isiltasunean bizi beharreko prozesua.» Horrez gain, «Emakumeek gero eta gehiago uztartzen zituzten lana eta amatasuna» gehitu du.
Ekografiak, ospitaleko erditzeak eta epiduralaren erabilera orokortu zen. Posiego esan zuen bezala: «ama bihurtu nintzenetik, bikotekideak erditze-gelara sartzen hasi ziren eta amatasun-baimenak legeztatzen hasi ziren». Hala ere, baldintzak oraindik zailak ziren: 16 asteko baimena, baldintza zorrotzak lan-eskaintzekin eta laguntza ekonomiko mugatuak.
Emakumeak oraindik zaintza-lanaren arduradun nagusiak ziren, baina elkar-erantzukizunaren ideia agertzen hasi zen lehen aldiz. Batez ere bikotekideen parte-hartzearen bidez. Aldaketa soziala martxan zegoen, nahiz eta bide luzea egon aurretik.
Garai bateko emakumeek seme-alaba eta etxea zaintzearen ardura zuten. «Duela 25 urteko aldaketen ondorioz, emakumeek ama izateaz gain langile rola ere hartu zuten. Aldaketa hau emakumeen ahalduntze moduan saldu da. Ordea, lan bikoitza egin behar izan genun: langile eta ama papera» adierazi zuen Posiegok.
Gaur egun, amatasuna, teknologikoa eta hautazkoa ari da bihurtzen. Ez da beti naturala edo automatikoki gertatzen, baizik eta aukeren eta baliabideen araberako gertaera erabaki bat da. Horrelakoa izan da Olatz Arcauseren ama hasi berriaren haurdunaldia. 2025ean, amatasuna inoiz baino gehiago da hautazkoa, planifikatua eta anitza. Zientziaren eta teknologia medikoaren aurrerapenek: 4D ekografiak, FIV, diagnostiko genetikoak edo adimen artifizialaren bidezko jarraipena; aukera berriak ireki dituzte, batez ere arrisku handiko kasuetan. Emaginaren rola indartu da eta protokolo zurrun batzuk malgutu egin dira. Bikotekideak ia beti presente daude, prozesuaren parte aktibo bihurtuta.
Alabaina, erronka berriak ere badira. Emakumeek gero eta beranduago izaten dute lehen seme-alaba (batez beste, 32 urterekin), eta horrek ugalkortasun-arazoak eta osasun-konplikazioak ekar ditzake. Informazioaren gehiegizko eskaintza eta sare sozialen presioak estresa eta antsietatea sortzen dute sarritan.
Arcusek, beste motatako arazoak daudela informatzen gaitu, «Oro har, irakurri ditudan ikerketa zientifiko guztietan gomendatzen da sei hilabetez soilik amamoratzea semea, bularretik ahora; amaren bajak lau hilabete bakarrik irauten dituenean». Bajak gaur egun berdinduta daude: 16 aste ordaindu guraso bakoitzarentzat. Baina ama-esnea sei hilabetez ematea gomendatzen den arren, ez da estaldura nahikoa. Laguntzen burokrazia zaila da eta askok diote ez direla bizi-kostura egokitzen. Egoera honek gogorragoa da ama bakarrentzat, etorkinentzat edo lan prekarioetan daudenentzat.
Egungo amek ez dute erromantizazioa bilatzen, ezta infantilizazioa ere. Arcausek argi utzi du amatasuna aukera dela, ez derrigorra. Ama berriaren ustez, «Dena aldatu da, lehen ez zitzaien ezer esaten amei, eta dena instintiboki baino ez zituzten ezagutzen; erditzea ekintza mil urtekoa da». Aukera honen balioa errespetuan eta askatasunean datza. Emakume bakoitzak bere bidea hautatzeko eskubidea du, bere gorputza eta sentimenduak kontuan hartuta. Ama izatea, azken finean, ez da belaunaldi batetik bestera helarazten den ardura huts bat. Baizik eta harreman bat da: bizitzarekin, zaintzarekin eta etorkizunarekin.