Leire Acha: «Gure zaharren istorioak entzutea pribilegio bat da»

Barakaldon, Leire Acha (Galdakao, 1976) Fundacion Mirandako eguneroko zentroaren zuzendariak, zahartzaroan dauden pertsonen bizitzari buruzko ikuspuntu, bizipen eta errealitate pertsonalak azaldu ditu.

Leire Acha, 2025eko maiatzaren 16a


Leire Acha ikasle bezala hasi zen, bizitzan zein bide aukeratu argi izan gabe. Hala ere, bere ezaugarri pertsonaletan pentsatzean, enpatia handia zuela konturatu zen. Boluntariotzetan parte hartzen zuen eta hainbat erakundetan inplikatzen zen. Horrela jakin zuen pertsonak zaindu nahi zituela. Horregatik erabaki zuen unibertsitatean Gizarte Hezkuntzako gradua ikastea, eta aukera guztien artean, etorkizunean adinekoekin lan egitea aukeratu zuen.

Zein dira adinekoetan ohikoenak diren aldaketasiko eta emozionalak?

Denborarekin gorputza ahultzen hasten da: mugimendua moteldu, indarra galdu… Baina ez da bakarrik sikoa. Buruko gaitasunetan ere aldaketak daude: oroimena lausotu, dementziak agertu… Eta emozionalki ere zaurgarriago bihurtzen dira, batez ere bakarrik sentitzen direnean.


Zahartzeak nola eragiten du autonomian?
Autonomia galtzea zahartze prozesuaren parte da, baina guk hori atzeratu edo geldiarazi nahi dugu. Pertsona bat gurpildun aulkian datorrenean, ez gara mugatzen zuzenean laguntzen. Haren gaitasunak zeintzuk diren aztertzen dugu, eta horiek mantentzeko bidea bilatzen dugu; era berean, senideei irakasten diegu autonomia hori nola mantenud behar duten etxean. Baita ere arriskuak hartzea, edonor jausi ahal delako. Bestela, beti lagunduak badira mendekotasunean sartzen dira, eta hortik ateratzea askoz zailagoa da.


Eta memoria aldetik, zer motatako aldaketak nabaritzen dira?
Memoriari dagokionez, batez ere epe laburreko oroimena garatzen dute. Zahartzaroan gauza berriak barneratzea zailagoa egiten zaie. Hori dela eta, gure zentroan egiten ditugun jarduera gehienak estimulazio kognitiboan oinarritzen dira: memoriako tailerrak, ariketa mentalak… baina egokitzen goaz denbora ahala. Adibidez, gure egoitzan “The Palace” izeneko gela bat dugu, eta bertan podcast bat sortu dugu. Aurretik aldizkari bat egiten zuten, baina idazteko gaitasuna galduz joan zirenez, eta oraindik zerbait esateko dutenez, haien ahotsez kontatzen dituzte beren istorioak. Gero, grabazioa senideeibidaltzen diegu, eta familiarekin partekatzeko aukera izatea oso motibagarria da haientzat.


“Guk argi dugu beraien kalitaterako, beraiek duten adinerako, edozein gauza ezin dela egin behar. Uste dugulako beraien garapenerako, gaur egungo aktibitateak beraien mailara egon behar direla.”
Leire Acha


Iragana gogoratzeko joera handiagoa dute adinekoek?
Bai, argi eta garbi. Askotan, atzo zer jan zuten ez dute gogoratzen, baina 40 urte lehenago gertatutako pasarteak zehaztasun osoz kontatzen dituzte. Biologikoki horrela funtzionatzen du garunak, eta oso interesgarria da hori entzutea. Horregatik, horren inguruan lan asko egiten dugu: haien oroitzapenak jasotzea, dokumentatzea eta baloratzea. Guk ikasten dugu, eta beraiek baloratuta sentitzen dira.


Zahartzeak nola aldatzen du pertsonen auto pertzepzioa?
Batzuetan, benetan diren baino gazteago sentitzen dira, eta besteak “oso nagusi” ikusten dute beren burua. Baina badira beren burua hauskortasunarekin identikatzen dutenak ere. Horrek eragina du besteekin sentitzeko eta harremantzeko moduan.


Zerk hartzen du balioa urteekin, eta zerk uzten ditu axolagabe?
Bizitzaren amaierara hurbildu ahala, gauza sinpleenek hartzen dute benetako balioa: familiarekin egoteak, elkarrekin barre egiteak, eta bizitzaz gozatzeak. Arazo txikiek ez dute lekurik. Gazteak garenean buelta asko ematen diegu gauzei, baina adinekoek esaten digute: “Gertatu da? Ezin da ezer egin? Ba aurrera”. Ez dute denbora galtzen horrelakoekin. Gainera, asko errepikatzen dute: “bizitza oso azkar pasatzen da”. Eta egia da.

Hausnartzen al dute gehiago bizitzari buruz?
Asko! Parte hartzen dute “Benetan axola duena” proiektuan, non beraien bizitza kontatzen duten. Elkarrizketa horietan harremanak sortzen dira, eta ikusten da zein garrantzitsua den norbere istorioa aitortzea eta partekatzea.

Nola aldatu da zahartzaroa azken hamarkadetan?
Asko. Gaur egungo adinekoek beste kultura maila bat dute, teknologiarekin harreman handiagoa… Nire amonaren belaunaldia ez zen gaur egungoa bezalakoa, eta ez dira berdin zahartzen. Horregatik, guk egiten ditugun jarduerak egokitu egin ditugu: podcast bat egitea, kontzertuetara eramatea… Adibidez, Ana Belen edo Bisbalen kontzertuetara joan izan gara. Zaharrak direla esaten da, baina ez du esan nahi gustu edo motibaziorik ez dutenik. Egunerokotasunera moldatutako estimulazioaz ari gara, ez “haur txikientzako”
gauzak emateaz.


Zer ikasi duzu haiekin lan eginez?
Bizitza ez da beti planikatzen den bezala joaten. Momentuak bizi behar dira, eta gauza sinpleenek (kanta bat, bisita bat, paseo bat) balio handiena izan dezakete.

Ikusi bidalketa

Olatz Rubio

Utzi iruzkina