Sahararen ahotsa, oroimena eta gatazka isildua 

Saharar herria gatazken, erresistentziaren eta itxaropenaren lekuko da. Denbora luzez, haren lurraldea zein identitatea defendatzeko ahaleginak egin ditu. Herri honek etengabeko borroka bati egin behar izan dio aurre. 

Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditu zuenetik, Saharar herriak erbesteratzea, isiltasuna eta zapalkuntza pairatu behar izan ditu. Mila lagunek baino gehiagok utzi behar izan dute euren lurra, Hassed Namohamed tarteko; bere herriaren askatasunaren alde borrokatzen jarraitzen du. Arabako SEADen Lagunen Elkarteak elkartasun sareak eraikitzen ditu egoera alda dadin, ekintza eta dinamika ezberdinak antolatuz. Namohamed eta Marta Ponce aditua elkartearen kide dira helburu asko dituztelarik. 

Tindufeko kanpalekua /Argazkilaria: Arabako SEADen Lagunen Elkartea

SEADen Lagunen Elkartea elkarte xume bat baino gehiago da. Elkarteko teknikaria den Marta Poncek dioenez, ez dago sorrera data zehatzik: «Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditu zuenean hasi ginen mobilizatzen». Ordutik, pertsona asko batu dira elkartera, kausaren alde. z

Hassed Namohamed kideak bere esperientzia pertsonala eta lan-proiektua uztartu ditu 1994an, elkartean sartu zenetik. Lehen, Saharako Osasun Ministerioa koordinatzeaz arduratzen zen Europa mailan: «Gaur egun, nire lana hemendik, diasporari laguntzea da, behar dutenei arreta zuzena emanez». 

Hassed Namohamed SEADen Lagunen elkartean, 2025 Argazkia: Naia Arrizubieta

Baldintza gogorretan bizi arren, Saharako gizarteak irmoki zaindu ditu bere balio kulturalak. «Ondo moldatzen gara, baita kanpoan ere, nahiz eta hizkuntza edo kultura ez ezagutu. Gure printzipioak mantentzen jarraitzen dugu», esan du Hassegesek. Printzipio horietako bat bizikidetzarekiko errespetua da. «Tratu txarrik ez dago hor, ez haurrengan, ez emakumeengan, ez gizonengan. Norbaitek krimen bat egiten badu, gizartetik desagertuko da. Horrela bakea eta duintasuna mantentzen dira». Egoera aldatu ez bada ere, Hassegesek ez du itxaropena galtzen. «Egoera aldaezina dela pentsatuko bagenu, amore emango genuke. Baina ez da horrela: guk ez dugu inor inbaditu, gurea dena baino ez dugu eskatzen». 

Harresi batek zatitutako herria

Sahararren eguneroko bizimodua «gogorra» da. Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik, harresi batek bitan zatitu du herrialdea: alde batean, «lurralde okupatua» eta bestean, «lurralde askea».

Saharako Lankidetza Ministerioaren bitartez, elkartekoak Tindufeko –Argelia– errefuxiatuen kanpalekuetara iristen dira. Errefuxiatu hauek 1975etik bizi dira bertan baldintza «jasanezinetan». «Gure helburua hemendik bidaltzen ditugun gauzak ahalik eta egoera hoberenean iristea da, horrela, gero, familiei banatzeko» Besteak beste, janaria eta edaria, medikamenduak, higienea zaintzeko produktuak, arropa eta abar. «Behar gehien dutenak lehenesten saiatzen gara beti».

Marta Ponce SEADen Lagunen elkartean, 2025
Argazkia:  Naia Arrizubieta

Elkartasunerako proiektuak

Proiektu honen buru Marta Ponce zuzendaria dago, bukegotik zein Saharan bertan aritzen da gogor lanean. Tramiteak bideratu, telefono deiak eta mezuak kudeatu eta beste mila ardura ditu bere gain. «Gure lanak hainbat ildo ditu», azaldu du. Elkartea 1995ean legeztatu zen eta hasieran, laguntza publikoa kudeatzeko eta lankidetza-proiektuak bideratzeko forma hartu zuen. Harrezkero, saharar herriari autodeterminazioaren aldeko borrokan ere lagundu dio. Errefuxiatuen kanpalekuetan, «lankidetza-proiektuak» eta «giza eskubideen aldeko ekimenak» garatzen dituzte. 

Proiektuek hauek biztanleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Horetarako, ardatza zein den argi dute: gazteei laguntza eskaintzea, emakumeak ahalduntzea, osasun-laguntza ematea eta garraio publikoa hobetzea, besteak beste.

Proiektu horien artean, bada funtsezkoa den bat: oinarrizko  elikadura bermatzea. Horren kudeaketaz, SEADen Lagunen Elkartea-ren kolaboratzaile den Saharar Ilargi Gorria elkartea arduratzen da. Kanpo- laguntza horiek funtsezkoak dira kanpalekuetako eguneroko biziraupenerako.

Elkartasunaren bidezko konexioak

Mainaha Souhad. Landan, 2009 / Argazkia: Gaizka Arrizubieta

Mainaha Souhad SEADen Lagunen Elkartearen bidez etorri zen Euskal Herrira, udako harrera-programa baten barruan. Bizkaiko familia batek Saharako Mendebaldetik etorritako Mainaha Souhad onartu zuten etxean. Arabako SEADen Lagunen Elkartearen babesari esker lotu eta gauzatu zen prozesu guztia. 

2009ko uztailaren 8an iritsi zen  Gasteizera. Familiarentzat, oso une berezia izan zen eta oraindik ere, oso presente dute. 

Urtero lez, uda Lekeition -Bizkaia-  igaro zuten, baina oraingo honetan, kide berri batekin. Harrera programa honek hamabi urtera arteko haurrak hartzen ditu bere gain. Beraz, Mainahak hamaika urte zituenez, azkeneko aldiz hartu zuen parte. Familiak denetik eskaini zion: «janaria eta arropa bezalako oinarrizko elementuak eta garrantzitsuena dena, familia bat».

Dagoeneko, hamabost urte igaro diren arren, oraindik ere, sarritan oroitzen dute harekin bizitakoa; «bere izena entzutean, irribarre txikia pizten zaigu, ez genuen uste horrenbesteko marka geratuko zitzaigunik». 

Harrera-programa horiek, hasiera batean elkartasun-keinu gisa ulertzen badira ere, sarritan lotura emozional sakonak sortzen dituzte, bai kanpotik etorritako haurrentzat eta baita haiek hartzen dituzten familientzat ere. «Udako egonaldi baten atzean bizitza osorako aztarna geratzen da».

Naia Arrizubieta Garzo

Utzi iruzkina